Aplikazio habiaratuak

Cabecera Euskaraldia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Contenido Euskaraldia 2025

Deialdia

Entitateen izen-ematea

Otsailaren 12an, 15:30ean, 2025eko ediziorako prestatutako ekimenen aurkezpena egingo da udaletxean, erakunde lasarteoriatar laguntzaileekin batera. Ahalik eta deialdi zabalena egin nahiko genuke. Norbanakoek, elkarteek, eragileek… Denek dute zer esana eta zer egina aktibazioan. Hizkuntza ohiturak aldatzeak eragin biderkatzaile handia izan dezakeela uste dugu. Euskaraldia baliatu behar dugu harreman berriak sortzeko.

Contenido Euskaraldia 2025 Badator Euskaraldia

Deialdia

Norbanakoen izen-ematea

Badator Euskaraldia!

Martxoaren 15etik aurrera banakako izen-ematea hasiko da!

Zu zer izango zara, belarriprest ala ahobizi?

Gogoratu rolek ez dutela euskara mailarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!

Bideo laburren lehiaketa

Bideo laburren lehiaketa

Parte hartu Lasarte-Oriako bideo laburren lehiaketan! Adierazi zure sormena eta erakutsi zergatik merezi duen Euskaraldian parte hartzea. 

Gehienez, minutu bateko bideoak, edozein estilo edo generotakoak, baina beti euskaraz! 

Sari bikainak! Animatu eta bidali zure bideoa apirilaren 28a baino lehen!

Contenido ahobizi-belarriprest

Ahobizi
AHOBIZI

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

 
Belarriprest
BELARRIPREST

Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.